Duela 102 urteko osasun-krisialdiak guztiz desberdina zen errealitate batean zabaldu zen. Europa Lehen Mundu Gerran buru belarri sartuta zegoen. Etsaitutako aldeek ez zuten gaitzaren ondorioen berri eman aurkariei hauspoa ez emateko. Neutrala zen Espainiak eman zuen osasun krisiaren berri eta ordutik Espainiar Gripea izenarekin ezagutzen da 1918koa. Munduan 40 milioi pertsona hil zituen gripe hark.
Eta Sakanari ere eragin zion. 14.365 pertsona bizi ziren garai hartan ibarrean (1920). Udazkeneko zazpi astetan 263 sakandar hil ziren. Eta guztira 502, populazioaren % 3,46. Orain bezala, gaitzak ez zuen klaseen artean desberdindu. Azokak itxi zituzten eta agintariek ere osasun neurri zorrotzak hartu behar izan zituzten jende pilaketak saihesteko.