Ez da Santa Marina egunik izanen

Guaixe 2020ko mai. 19a, 11:25
Bakaikuarrak eta iturmendiarrak ermita ondoan.

Urbasa gaineko ermita bakaikuarren eta iturmendiarren bilgunea da. Urte bikoitia denez, bakaikuarrei zegokien antolakuntza; bakoitietan iturmendiarrei.

Bakaikuko Udalak jakinarazi duenez, garagarrilaren 7an ospatzekoa zen Santa Marina eguna bertan behera gelditu da. Egoitz Urritza Lazkoz alkateak azaldu digunez, “COVID-19 gaitzaren pandemia egoera eta bilakaera dela eta, toki publikoetako osasun publikoa eta segurtasuna zaintzeko eta babesteko segurtasun neurriak betetzen direla ziurtatzea ezinezkoa delako hartu dugu erabakia”. Santa Marina egunik ez izatean, makina bat bakaikuar eta iturmendiar egutegiko festa estimatu bat gabe geldituko dira. Gainera, boluntario talde batek ermita barruan irailean eta lastailean egindako zaharberritze lanak ikusi gabe geldituko dira.