Zurrumurruak izan daitezen ipuin

Guaixe 2020ko eka. 1a, 14:19
Sakandarren arteko zubigintzarako balio du arrozak ere.

Eta ez errealitate.  Zurrumurruek eta aurreiritziek elkarbizitzari egiten dioten kaltearen inguruan sakandarrak sentsibilizatzeko asmoz, I. Zurrumurruen Kontrako Ipuin Laburren lehiaketa antolatu du Mank-ek.

Sakanako Mankomunitateko Anitzartean Kulturartekotasun Zerbitzuak antolatu du I. Zurrumurruen Kontrako Ipuin Laburren Lehiaketa. Begoña Zestau Baraibar teknikariak sakandarrak gonbidatu ditu “migratu duten pertsonei buruz ditugun ideiak eraldatuko dituzten istorioak sortzera. Aniztasunean elkarbizitzaren alde eginen duen istorio bat eraikitzea azken finean, bestearekiko zurrumurruz, aurreiritziz eta estereotipoz libre izanen dena”. Horregatik proposatu du testuetan “agertoki berri bat asmatzea, aniztasunak, tratu eta aukera berdintasunak eta bestearekin elkar-bizitzeak dakarzkigun onurak kontatzea”.  

Anitzartean zerbitzua Zurrumurruen jasari, baloreak aterki leloa duen sentsibilizazio kanpaina garatzen ari da azken urteetan eta haren barruan kokatzen da aipatu lehiaketa. Kanpaina horren bidez lau balore sustatzen ari da Mank: berdintasuna, aniztasuna, errespetua eta diskriminazio eza. Sentsibilizazio kanpaina sakandar guztiei dago bideratua, eta elkarbizitzari modu ezkorrean eragiten dieten jatorri anitzeko pertsonen inguruko zurrumurru eta estereotipo ezkorrei aurre egin nahi die. Bere helburua, kulturartekotasuna eta kohesio sozialaren alde, nola bazterkeriaren kontra jardungo duten pertsona zein entitate konprometituak sortzea eta sendotzea da. 

Araudia 
Anitzartean Zerbitzuak bulkatzen dituen balioetan oinarritutako lanak aurkez daitezke. Idazlanak gehienez ere 4 orrialdeko luzera izan behar dute, Arial 12 letra tipoarekin eta espazio bikoitzean idatzita. Edozein sakandarrek parte har dezake lehiaketan, idazlanak euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztuz. 16 urtetik beherakoen eta 16 urtetik gorakoen mailak daude. Lanak plika sistema erabiliz anitzartean@sakana-mank.eus e-postan aurkeztu beharko dira (pdf dokumentu batean parte hartzailearen datuak eta bestean narrazioa, pdf-aren izenean zehaztuz zein mailetara aurkezten den lana. 

Narrazioak garagarrilaren 31ra arte aurkez daitezke. Epaimahaia Zestau bera, Youssef Chahor kulturartekotasun bitartekaria eta Zaska, Zurrumurruen kontrako Nafarroako Sareko kide bat izanen dira. Epaimahaiaren erabakia 2020-21eko ikasturtea hasi aurretik jakinaraziko da. Sari banaketa, berriz, Sakanako Mankomunitatearen Lakuntzako egoitzan eginen da, irabazleak bertan direla eta haien lanen irakurketa eginen dutelarik. Hori iraileko aurreneko astean izanen da. Guztira dozena bat sari banatuko dira. 


Sariak 
Euskarazko ipuinak  
16 urte artekoak

  1. Saria: 100€ eskola materialean aldatzeko Sakanako dendaren batean.
  2. Saria; 75€ eskola materialean aldatzeko Sakanako dendaren batean.
  3. Saria; 50€ eskola materialean aldatzeko Sakanako dendaren batean.

16 urtetik gorakoak

  1. Saria: 200€ Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkartean erabiltzeko.
  2. Saria: 150€ Sakanako Dendari Ostalari eta Zerbitzuen Elkartean erabiltzeko.
  3. Saria: 100€ Sakanako Dendari Ostalari eta Zerbitzuen Elkartean  erabiltzeko.

Gaztelaniazko ipuinak
16 urte artekoak

  1. Saria: 100€ eskola materialean aldatzeko Sakanako dendaren batean.
  2. Saria; 75€ eskola materialean aldatzeko Sakanako dendaren batean.
  3. Saria; 50€ eskola materialean aldatzeko Sakanako dendaren batean.

16 urtetik gorakoak

  1. Saria: 200€ Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkartean erabiltzeko.
  2. Saria: 150€ Sakanako Dendari Ostalari eta Zerbitzuen Elkartean erabiltzeko.
  3. Saria: 100€ Sakanako Dendari Ostalari eta Zerbitzuen Elkartean  erabiltzeko.