Guaixe azal politena aukeratzeagatik, saria

Guaixe 2020ko ira. 1a, 10:39

Guaixek ikasturtean zehar argitaratutako astekariaren azal politenen bozketa egin zuen, eta parte hartzaile bazkideen artean Aralar, mundua leku den lurra dokumentalaren produktu sorta eta Guaixe25 kit-a zozketatu zuen. 

Koronabirusak eragindako ikasturtea izan zen 2019-2020koa, eta horrek eragina izan zuen Guaixe astekariko azaletan. Hortaz, irakurrleen artean azalik politena aukeratzeko tartea eskaini genuen. Komunitateak erabaki zuen San Joan zen, san joan bezperan argitaratutako azala zela politena eta, ondorioz, Tokikom sarietara aurkeztuko dugu. Bozka eman zuten bazkideen artean Aralar, mundua leku den lurra dokumentalaren produktu sorta (dokumentala, liburua eta ipuinak) eta Guaixe25 kit-a zozketatu genuen eta irabazlea Ana Barroso Benito izan zen. Bere alaba Leire Zubikoa Barrosorekin jaso zuen saria. 

 

Erlazionatuak

Azalik politena

Guaixe 2020 uzt 24 Sakana