Aralarko santutegia ostegunetik asteazkenera itxita

Guaixe 2020ko urr. 28a, 11:51
Aralarko santutegiko nartex edo eliz-aurreko teilatuan konponketak eginen dituzte aste batez.

Deierri etxeko berrikuntza lanekin batera eliza aurreko teilatua egokitu behar dute eta horregatik itxiera.

Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiak jakinarazi duenez, Aralarko santutegia itxita egonen da ostegunetik heldu den asteazkenera arte, biak egunak barne. Santutegiaren mendebaldean dagoen Deierri etxea zaharberritzearekin batera santutegiko nartex edo eliza-aurreko teilatua ere egokitu behar dute. Lanak direla eta zazpi egun horietan santutegia itxita egonen da. Ondorioz, igandero 12:30ean izaten den mezarik ez da izanen asteburuan. Bide batez, kofradiak jakinarazi du santutegiaren inguruko gainerako zerbitzuak (jatetxea eta taberna) itxita daudela pandemiaren eraginez.