Jon Irañeta

"Ez da berdina plazan edo entrenamendu gelan aritzea; normalean ateratzen dituzun zenbakiak ezberdinak izaten dira"

Maider Betelu Ganboa 2020ko aza. 11a, 12:00

Larunbatean Nafarroako Harri Jasotze Txapelketa jokatu zuen 23 urteko gazte etxeberriarrak Irurtzunen. Sakanako Harri jasotze Eskolan trebatzen da Mikel Lasarterekin eta eskolan "oso giro ona" dutela nabarmendu du. Eskolan probatzera animatu ditu sakandarrak harri jasotzea kirol osoa delako.