Lekunberri gasez hornitzeko gasbidea egin nahi du Nedgia Navarra SA enpresak. Horretarako, Arakil aldeko gasbidea Lekunberriraino luzatu nahi du. Hainbat altenatiba posible aztertu ondoren, enpresak gasbidea Aralar mendian barna eramatearen alde egin du. Zehazki, Etxeberritik Lekunberrira. Horrek Larraungo eta Arakilgo Udalen eta proiektuak ikutzen dituen kontzejuen aurkakotasuna sortu du, tartea Etxeberri, Egiarreta eta Etxarrengoena. Baita bertako herritarrena ere.
Gasbideak eginen duen ibilbidearen zati bat ezagutzeko aukera izanen da igandean. Aralar zaindu! Gasbidea hemendik ez! leloa aukeratu dute martxarako. Hitzordua Madotzen jarri dute, 6. km-an, 10:00etan. Handik abiatu eta 11:30ean Oderitzen izanen dira 13:30ean Mendukilora iristeko. Ibiltariek “gure altxorrak” eta gasbide egitasmoa nondik pasako zen ezagutzeko aukera izanen dute. Mendi ibilaldia babesten dutenen artean daude: Alli, Astitz, Oderitz, Etxeberri, Etxarren eta Egiarretako kontzejuak, Ondare eta Kalaxka elkarteak eta Arakil eta Larraungo udalak.