Pilota

Txapela Sakanara

Maider Betelu Ganboa 2020ko abe. 8a, 20:12

13 eta 22 gailendu dira sakandarrak partida gogor eta lehiatuan eta merezitako txapela jantzi dute

Partida oso gogorra izan da Binakako finala. Olaizola eta Urrutikoetxea hasi dira aurreratzen, baina bikote sakandarrak oso argi zuen zer egin behar zuen: euren jokoa egin, pilotari abiadura eman, Urrutikoetxea mugitzen saiatu eta kontzentratuta egon. Bere lehen finala izateko, beteranoen pare aritu da Etxeberrikoa. Joseba Ezkurdiak agintea hartu du, eta gutxika tartea atera dute. Azkenean 13 eta 22 irabazita, eta sustoren bat tarteko, Aimarri jotako pilotakada, esaterako,  txapela Sakanara ekarri dute, merezitakoa. Frontoian egoterik izan ez duten senitartekoei eta zaleei eskaini diete, besteak beste. Dagoeneko burua Lau eta Erdian du Ezkurdiak.