Sakanan 149 tortura kasu dituzte dokumentatuta. Eta gehiago izan daitezkeela uste dute. Kasu kopurua ikusita, torturaren errealitatea jendartean zabaldu beharra dagoela uste du Irurtzungo Aixita elkarteak eta, horretarako, dokumentala egitea erabaki du. Beharrezko 10.000 euroak lortzeko diru bilketa gaur hasi dute.