Euskara lan munduan

Lantokietan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko laguntzen deialdia

Guaixe 2021ko mar. 15a, 14:04

Langile bat zura lantzen. Artxiboa.

Nafarroako Gobernuak 154.000 euroko poltsa du eta eskaerak apirilaren 6ra arte aurkeztu behar dira. Euskara Zerbitzuak laguntza eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Nafarroako Gobernuak lantoki pribatuetan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko dirulaguntza deialdia egin du. Euskara planak egin, haiek garatu edo enpresetan euskararen aldeko ekintza solteak egin nahi dutenak aurkeztu daitezke (errotulazioa, langileen formazioa, webgunea, itzulpenak, barne- nahiz kanpo-komunikazioa...). Deialdiak 154.000 euroko diru poltsa du eta eskaerak aurkezteko epea apirilaren 6an despeditzen da. 

Lantokian euskararen presentzia handitu nahi duten enpresek, beraz, dirulaguntza baliatzeko aukera dute. Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak laguntza eta aholkularitza eskaintzen du eskaera prozedura ahalik eta erosoen eta errazen egiteko. Laguntza edo argibideak nahi dituztenek 948 464 840 telefonora hots egiten dezakete edo euskara2@sakana-mank.eus e-postara idatzi dezakete.