Zientzia eta teknologia jardunaldi ludikoa

Guaixe 2021ko ots. 16a, 11:48
Etxarri Aranazko San Donato eskolako taldekideak.

50 ikaslek mugikortasunarekin eta kirolarekin lotutako berrikuntza proiektuak aurkeztu dituzte igande honetan Nafarroako First Lego League-n.

Etxarri Aranazko San Donato eskola publikoko 5. mailako eta Olatzagutiko Domingo Bados eskola publikoko 4. mailako 29 ikasle First Lego League ekitaldian parte hartu zuten igandean. Azaroaz geroztik eskoletan egindako lanak erakutsi zituzten ikasleek Baluarten. Parte hartu zuten 18 taldeek, Sakanako seiak barne, lanean aritu ziren robot bat diseinatu, eraiki eta programatzeko, eta kirolarekin eta mugikortasunarekin lotutako berrikuntza-proiektu bat garatzeko. Taldeek beren ebazpen-proposamenak Iruñean aurkezten zituzten. Bertan frogatu behar dute First balioak integratu dituztela, programaren funtsezko zutabea. 

Parte hartu zuten guztiek domina eta diploma jaso zituzten. Gainera, bestelako aipamenak ere eskuratu zituzten Sakanako taldeek. Hala, Etxarri Aranazko eskolako ikasleak, Beriaindarrak taldeak, 10 eta 16 urte bitarteko mailan aritu ziren eta haiendako izan zen First balioen 1. saria. 6 eta 9 urte artekoen mailan, berriz, Olatzagutiako eskolako bost taldeek aitortzaren bat eskuratu zuten: 
Poteretsuak taldeak berrikuntza eta esplorazioa saria; Eguzki lorea taldeak kooperazio esplorazioaren saria; Dragoiak taldeak sormenezko maketaren saria; Hartzak taldeak kooperazio maketaren saria, Oreinak taldeak sormenezko programazioaren saria eta Letalak taldearendako izan zen diseinua eta aurkezpena saria. 

First Lego League Navarra Sailkapen Txapelketa 60 boluntariok egin zuten posible. Baita hainbat babeslek ere, tartean Altsasuko Aldakin enpresa.

STEM 
Zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikaren akronimoa ingelesez Stem, munduko hezkuntza agendaren funtsezko helburuetako bat da ere. Gaitasun horiek funtsezkoak dira ekonomia lehiakorra sustatzeko, ezagutzan oinarritutako, ingurumena errespetatzen duen eta sozialki inklusiboa den gizartearen benetako erronkei erantzuteko.

First Lego League-k erronka egiten die gazte-taldeei mundu errealeko arazoak konpontzeko, zientziak eta teknologiak eskaintzen dituzten aukeren bidez. Edizio berri honetan, Replay erronkaren bidez, egungo tresnak eta teknologia erabiliz mugikortasuna eta kirolaren mundua hobetzeko irtenbide berritzaileak aurkitzeko proposamena egin zaie taldeei.