Lizarragako portuko bazter babesak moldatuko dituzte

Guaixe 2021ko mai. 19a, 12:54
Lizarragako portuko begiratokitik dagoen ikuspegia. Artxiboa.

Haien hasiera eta akaberak lurreraino luzatuko dituzte, istripu kasuan ertz arriskutsurik ez izateko.

Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak 22 errepidetako bazter-babesak egokituko ditu. Horretara 400.000 euroko (BEZa barne) bideratuko ditu. Errepide bazterrean dauden euste-hesi metalikoak egokituko dituzten bi errepide Sakanan daude: Lizarragako portua eta Arbizu lotzen dituen NA-7100 eta Arbizu eta Lizarragabengoa arteko NA-7520 errepidea.  

Ibilgailuren bat bidetik ateraz gero, gerta liteke errepide bazter babes horiek autoaren barruan sartzea eta istripua larriagotzea. Hori saihesteko euste-hesi horiek luzatu eta lurrean edo paretaren batean sartuko dituzte. Bestela, lurra botaz eginen da. Ez da aurreikusten uhin bikoitzeko zatirik jartzea, salbu eta erdiko frakzioa errepideko zoruarekiko maila nabarmen baxuan badago. Gainera, trafikoaren eraginez kaltetutako bandak berriro jarriko dira, muturretan egokitu behar badira. Lan horiek dagoeneko Urbasako portuan eginak daude.