Itxasperriko paraje zoragarrian Bizikleta Egun Bereziak utzitako irudiak

Guaixe 2021ko eka. 10a, 12:30

Sakanako Mankomunitateak antolatutako Bizikleta Egun Berezia arrakastatsua izan zen oso. Arakilen barna egindako bizikleta martxaren ondoren, Itxasperrin ipuin kontalaria, bizikleta konpontzeko tailerra, lepokoak egiteko tailerra eta beste izan ziren. "Oso egun polita izan zela" aipatu du Izaskun Razkin Beltza euskara teknikariak.