Ziordia Running Taldeak Aurrera Markelekin GNAO1 elkartearen aldeko elkartasun zozketa antolatu du. Gaixotasun ultra arraroa duen Markel Camona Lesakaren terapiak ordaintzen laguntzeko erabiliko da jasotako dirua. Haietakoren bat eskuratu nahi duenak Altsasuko Marisol Palomares, Jose Antonio Parrizas eta Jose Ramon Ramirezengana jo dezake. Bestela, talde antolatzailearen webguneko harremanetarako atala ere baliatu dezake. Txartelek euro bateko balioa dute eta zozketatuko diren 79 sarietako bat eskuratzeko aukera emanen dute.
Gaitzaz
Markel gazteak agorrilaren 4an 15 urte beteko ditu. GNAO1 geneak G-proteina izeneko proteina mota baten zati txiki bat (Gα azpiunitatea) egiteko jarraibideak ditu, seinale neuronalak (neurotransmisioa) transmititzeaz arduratzen den proteina familia zabal bat. Horregatik daude oso presente burmuinean eta nerbio-sistemaren gainerakoetan. Gene hori enbrioi-garapenaren lehen uneetan lantzen denean, nerbio-bulkadaren alterazio bat gertatzen da, eta horrek epilepsia edo nahi gabeko mugimenduak eragin ditzake etorkizuneko haurrarengan (sintoma bereizgarriak izaten dira kasu horietan, baina ez esklusiboak, eta gehiago ikusten dira gene horren mutazio batzuetan, ez guztietan).
Markelek c871T>A P (Tyr291Asn) mutazioa du. Hau da, GNAO1 genearen barruan, 16. kromosomako 7. exoian dagoena, mutazio puntual bat izaten da eta Tirosina291 aminoazidoa (Tyr291) Asparragina (Asn) bihurtzen da. Ondorioz, proteinaren azpiunitateak ez du ondo funtzionatzen. GNAO1 genean deskribatutako hainbat mutazio daude, eta medikuek eta genetistek horri deitzen diote aldaera patogenikoak edo aldaera lehorrak. Markelena da horietako bat. Txostenaren arabera, familian inork ez du mutaziorik, eta, beraz, ez da heredatua izan, baizik eta, genetikan esaten den bezala, enbrioien garapenean sortu zen, berez.
Zozketako sariak
- 1. Errealaren kirol-jertse bat.
- 2. Errealaren kirol-jertse bat.
- 3. Emakumezkoen Gernika Basketen Roso kamiseta.
- 4. IDK Nystrom kamiseta.
- 5. Colo Colo areto futboleko kamiseta.
- 6. Queralt Casas Valencia Basket emakumezkoen Kamiseta .
- 7. Xota areto futboleko liga nazionalekoen baloia.
- 8. Jose Manuel Calderonek sinatutako zapatila.
- 9. Errealaren poloa.
- 10. Ibaeta basket kirol-jertsea.
- 11. Inter areto futbolekoen kamiseta.
- 12.TD System Baskoniaren kamiseta.
- 13. Loria zaharraren kamiseta.
- 14. Osasunaren pantaloneta.
- 15. Osasunaren pantaloneta.
- 16. Xotaren kamiseta.
- 17. Adrian areto futboleko jokalariaren zapatilak.
- 18. Errealaren berokia.
- 19. Errealaren kirol-jertse bat.
- 20. Bera Bera emakumezkoen eskubaloi taldearen kamiseta.
- 21. Zeramika sorta, mikrouhin laberako baliagarria.
- 22. Bera Bera emakumezkoen eskubaloi taldearen kirol-jertsea.
- 23. Osasunaren bufanda.
- 24. Souhtantonen kamiseta.
- 25. Liverpool kamiseta.
- 26. Marta Fernandezen kamiseta.
- 27. Miguel Indurain kamiseta, sinatuta.
- 28. Miguel Indurain postala, sinatuta.
- 29. Etxelore landetxean gaua eta gosaria 2 pertsonarendako.
- 30. Haurrendako mendi bizikleta.
- 31. Esperientzia liburua.
- 32. Donostia itsasontziak, 3 pertsonarendako bidaia.
33. Donostia itsasontziak, 3 pertsonarendako bidaia.
34. Donostia itsasontziak, 3 pertsonarendako bidaia.
35. Donostia itsasontziak, 3 pertsonarendako bidaia. - 36. Osasunako Oierren kamiseta.
- 37. Casademont Zaragoza emakumezkoen txandal jaka.
- 38. Bea Atxa ardo kutxa.
- 39. Morlaco garagardoaren kutxa.
- 40. El Caserio goxoki lotea.
- 41. El Caserio goxoki lotea.
- 42. Udapa patata lotea.
- 43. Udapa patata lotea.
- 44. Larruzko eskumuturrekoa.
- 45. Larruzko eskumuturrekoa.
- 46. Larruzko eskumuturrekoa.
- 47. Larruzko eskumuturrekoa.
- 48. Garrido V.a pilotariaren kamiseta.
- 49. Titin III.a pilotariaren kamiseta.
- Urnietako sariak
- 50. IDK Gipuzkoa basketeko Lara Gonzalezen kamiseta .
- 51. Denontzat kafetegiaren ardo lotea.
- 52. Guria tabernaren bi lagunendako bazkaria.
- 53. Apiterapia Angelo Jimenezen kirol masajea.
- 54. Bar Kantoiren produktu lotea.
- 55. Antton Lekuona: gazta eta ardoa.
- 56. Erreala fundazioaren produktuen lotea.
- 57. Errealaren produktuen lotea.
- 58. Sergio Santos: produktuen lotea.
- 59. Wa Tao elkartea: hilabetez, astero 3 eskola.
- 60. Celtics Iris puben bi pertsonarendako bazkaria.
- 61. Artola harategia: bi txuleta.
- 62. Iriarte jatetxea: bi lagunendako afaria.
- 63. Bera Bera klubaren bufanda.
- 64. Docan (Txantrea): txakur heziketako bi eskola.
- 65. Litxarka gozotegia: gosari osoa.
- 66. Besabi jatetxea: bazkaria bi pertsonarendako.
- 67. Oainume sagardotegia asteburuko menua bi pertsonarendako.
- 68. Sorkunde Ordorika: xanpu eta argizari lotea .
- 69. Silvia Perez estilista: oroesxpert lotea, maskara, xanpua eta seruna.
- 70. Leire Rosco bizargintza: keune produktuen lotea.
- 71. Suiara estetikoa: eguzki-produktuen lotea.
- 72. Alaitz Suiro estilistak: bizar eta ilerako produktuen lotea.
- 73. Lekar estilistak hidratazio-tratamendua eta ile mozketa.
- 74. Asier Hortelano: futbol kamiseta.
- 75. Eureka dance: bi Eureka sari.
- 76. Guk garbiketa-produktuak: covid kita.
- 77. Kondedal mertzeria: produktuen lotea.
- 78. Dolce de San Adrian: litxarreria poltsa.
- 79. Domus Aquae: bi gau apartamentu turistikoetan.