Aritz Ganboa de Migelek Arruazu eta Izaba korrika lotu zituen 2019ko lastailaren 26 eta 27an. Erronka horren lekukotza da Bideak dokumentala, Xabier Unanua irurtzundarrak zuzendu zuena. Lan horrek 13. Film Sozialak Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdian euskarazko lanik onenaren atalean aipamen berezia lortu du. Film jaialdiak genero-ekitatean, gizartean, politikan, ingurumenean, ekonomian, bizikidetzan, justizia sozialean, kulturartekotasunean eta ingurumenarekiko errespetuan eredu positiboak sustatu nahi ditu, talde eta pertsonena. Bilboz aparte, filmak Bizkaiko hainbat herritan eta Gasteizen ikusteko aukera izan da.