Zazpi hautagai Sakana Sariko aipamen berezirako

Guaixe 2021ko aza. 11a, 08:10

Sakana Sariaren aurreneko edizioan emandako saria. ARTXIBOA

Sakanako Garapen Agentziak banatzen ditu sariak, eta herritarrek erabakitako ekimenak jasoko du aipamen berezia. Asteartera arte dago botoa emateko aukera Sakanako Garapen Agentziako webgunean. 

Sakanako Garapen Agentziak (SGA) bigarren urtez Sakana Saria banatuko du hilaren 18an. Sakanan gizarte, ingurumen edo ekonomia eragin positiboa izan duen erakunde edo ekimen kolektibo bati, irabazi asmoa izan edo ez, egindako lana aitortu nahi zaio. Sakandarrek proposatutako hautagaien artean Sakanako Sozioekonomia Behatokiak saria nori eman erabaki du. Gainera, aipamen berezi bat ere emanen da. Hori sakandarrek beraien botoekin erabakiko dute. Zazpi dira hautagaiak: Altsasu Auzolanean Eraikiz, Arakilgo Bioaniztasunaren Zaintza Sarea, Baikor Worldwide, Biak Bat, Guaixe, Pikuxar euskal txokoa eta Triku Trail Kirol Elkartea. Botoa Sakanako Garapen Agentziaren webgunearen bidez eman behar da. 

Sari banaketa azaroaren 18an, ostegunarekin, 19:00etan, emanen da Lakuntzako kultur etxean. Ekitaldian egon nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute. Hori SGAren webgunearen, 647 864 239 telefono zenbakiaren edo info@sakanagaratzen.com e-posta helbidearen bidez egin daiteke.