Nafarroako Gobernuaren 2021eko aurrekontu aurreproiektuan Irurtzungo saihesbideren bigarren faserako dirua egonen da. Gobernuak lastailaren 27ko bilkuran onartu zuen Foru Legearen aurreproiektua. EH Bilduk eskatuta, 10 milioi euroko balioa zuten proposamenak sartu ziren. Horien artean dago Irurtzungo saihesbidearen lanen bigarren fasea. Hau da, Izurdiagatik Iruñea aldera A-15 autobiara lotura eginen duen errepide berria egitea. Foru administrazioak aurreikusitako kopurua 300.000 eurotan handitu da EH Bilduk hala eskatuta, lotura osorik egiteko. Bigarren faseko lanek milioi bat euro inguru balio dute.
Aitor Larraza Carrera alkateak jakinarazi duenez, hilabete bukaeran espero dute saihesbideko lanak hastea. Lehen fasean Lizarra kalea eta Akaborro industrialdea lotuko dituen 300 metro luzeko errepidea eginen dute. Lanak bederatzi hilabete irautea aurreikusten dute. Bigarren fasean Izurdiagatik A-15 autobiara lotura eginen da, Iruñeko norabidean. Lan horiek heldu den urterako aurreikusita daude.