Altuna-Martijak edo Laso-Imazek? Nork jantziko ditu Binakako txapelketako finalak? Igandean jakingo da hori. Julen Martija da lauretatik Binakako final bat jokatu duen bakarra, eta, gainera, irabazi duena. "2020an Ezkurdiarekin lortu nuen txapelak izugarri poztu ninduen, baina orduan ateak itxita jokatu genuen. Igandean zaleen aurrean jokatuko dugu eta horrek guztia aldatuko du. Ilusioz gainezka gaude" nabarmendu du Martijak. Ea bigarren txapela Sakanara ekartzerik duen.