Bukatu da denboraldia CBASK Jatorman taldearendako. Liga erregularrean zazpigarren izan ziren, San Ignacio liderrarengatik lau puntu eskasera, partida oso garrantzitsuak irabaziz, eta asteburuan erori ziren, liga titulua erabakitzeko play-offetan, Lauko Finalaren atarian. Taldea berregituratu da, esperientzia hartu, eta datorren denboraldirako berri oso ona da.