BEGO ZESTAU BARAIBAR

Anitzartean zerbitzuko azken berriak

Beleixe Irratia 2022ko urr. 27a, 09:44

Bego Zestauk Mank-eko Anitzartean zerbitzuko teknikariak antolatu dituzten azken hiru ekimenen berri eman digu Beleixe irratian.

Lehenik, bihar urriak 28 ospatuko dena Irurtzungo Pikuxar Elkartean. "Logela bat ez da bizileku bat" erakusketa antolatu da baita Elkarri laguntzak taldeko kideen hitzaldiarekin batera,  19:00etan. Bestetik, asteartero, Irurtzungo azoka ospatzen den egunetan, arropa bilketa bat egingo da, Elkarri laguntzak antolatuta eta Itxipuru taldearen laguntzarekin, Arakilgo udalaren arkupeetan jasoko da arropa. Azkenik etorkinendako eta nahi duenarendako, lehentasuna lehenengoek izango badute ere, doako euskara ikastaroa eskainiko da AEKk Altsasun duen egoitzan, azaroaren 7tik martxoaren 15era (60 ordu). Izena azaroaren 7rako eman beharko da Mank-eko anitzartean zerbiztuan.