Saretzen

Adinduen taldea hazi da batez ere

Guaixe 2022ko abe. 13a, 14:01

Hiriberriarrak plazan. ARTXIBOA

Aurreko 18 urtetan 60 urte edo gorakoen taldeak 4,39ko hazkundea izan du. Igoera apalagoa izan du 0 eta 19 urte artekoen adin taldeak, 0,98 puntukoa. Bi taldeen ehunekoen arteko aldea 2003an 4,91koa zen, 2021ean, berriz, 8,33koa. Azkenik, 20 eta 59 urteen arteko taldeak 5,37 puntuko jaitsiera izan du. 

2003 eta 2021 urteen artean urtetik urtera gora egin du adinduen kopuruak. Ibarrean gehien handitu den adin tartea da 60 urtetik gorakoena da, 996 (%21,07) pertsona gehiago eta 4,37 puntu gehiago zituen joan zen urtean. Populazioaren %28,22 zen. Beraz, Sakana zaharragoa da gaur egun. Hala ere, Sakanako zahartzea Hego Euskal Herriaren azpitik 1,78 puntu dago. 

Gazteen adin tartea, 19 urte artekoa ere handitu egin da. 2003an baino 282 (%7,51) pertsona gehiago daude multzo horretan, 0,98 puntu gehiago, baina adinduen hazkundetik urruti, eta Hego Euskal Herriko hazkundea baino 0,76 puntu beherago. Gazteak sakandarren %19,89 ziren joan den urtean. 2003tik gazteen kopuruak gora egin zuen eta 2011. urtetik 4.000ren inguruan mantendu da, 2021ean 4.033 gazte zeuden ibarrean.

Azkenik, behera egin duen adin tartea 20 eta 59 urte artekoen adin tartea dago. 2003 eta 2009 urteen artean goranzko joera izan zuen baina ordutik gero eta pertsona gutxiago daude talde horretan. 2010 eta 2019 artean Sakanak izan zuen biztanleriaren galerarekin bat egiten du. Aztertutako aldian adin tarte horrek 837 (%7,37) pertsona eta 5,37 puntuko jaitsiera izan du. Hala ere, helduen taldea jendetsuena izaten segitzen zuen, sakandarren %51,89 adin tarte horretan baitzegoen 2021ean. Hego Euskal Herrian taldearen jaitsiera 2,51 puntu txikiagoa izan da. 


Ihabardarrak herrira bueltan. ARTXIBOA

Bitxikeriak 

Gazteen adin tartean, 0 eta 19 urte artean, sei herrik gainditzen dute ibarreko bataz besteko kopurua: Irurtzun, Irañeta, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz eta Iturmendi. Ibarreko 15 udalerrietatik Arbizu da bakarra gazteen portzentajea adinduena baino handiagoa dena. Sakanako portzentajearen bataz bestekoa baino baxuagoa duten udalerri nabarmenenak honakoak dira: Ergoiena, Ziordia, Arruazu eta Bakaiku. Aztertutako aldian Irañeta, Lakuntza eta Urdiaingo adin tarte horren igoeraren ehunekoa oso handiak izan dira, %40tik gorakoak. 

20 eta 59 urteen arteko adin tartea da ibarreko 15 udalerrietan jende gehien duena, nahiz eta zenbait herritan adinekoen multzoa oso gertu izan. Datuei erreparatuta sei udalerri dira Sakanako portzentajearen gainetik daudenak: Arakil, Irurtzun, Arruazu, Arbizu, Altsasu eta Ziordia. Eta bataz bestekoaren nahiko azpitik daude: Irañeta, Ergoiena, Bakaiku eta Urdiain. Bestalde, 2003 eta 2021 bitartean Iturmendin helduen taldean %20tik gora hazi da. Ergoienan, berriz, kontrakoa. 

Azkenik, 60 urtetik urtekoen adin tarteari erreparatuta lau herrik bakarrik dute Sakanako bataz bestekoa baino txikiagoa: Irurtzun, Lakuntza, Arbizu eta Altsasu. Ibarreko portzentajearen oso gainetik daude Ergoiena, Bakaiku, Ziordia, Olatzagutia eta Urdiain eta populazio zahartuagoa dute. Bestalde, 2003 eta 2021 urteen artean adinduen kopuruak %30etik gorako igoera handia izan duten herriak dira Etxarri Aranatz, Irurtzun, Lakuntza eta Bakaiku. Aldiz, Arruazun, Ergoienan, Ziordian eta Urdiainen adin talde horrek behera egin du. 

Herriak 


Arakilen hiru adin tarteak nahiko egonkor egon dira, gorabehera handirik gabe 2003 eta 2021 artean, baina, beti ere, goranzko joerarekin hirurak. Gehien hazi dena 52 pertsona eta %22,8 gehiago 60 urtetik gorakoen adin tartea da, 228 izatetik 280 izatera pasa baita. Arakildarren %28,99 zeuden tarte horretan, Sakanako bataz bestekoa baino 0,77 puntu gehiago. Gazteen adin tarteak ere gora egin zuen Arakilen  33 pertsona eta %22,44 gehiago izatera pasaz, 147tik 180ra. Arakildarren %18,63 zituzten 0 eta 19 urte artean, Sakanako bataz bestea baino 0,23 puntu gutxiago. Azkenik, helduen taldea da pertsona gehien biltzen dituena Arakilen, %52,38, Sakanako bataz bestekoa baino 0,49 gehiago. 20 eta 59 urte artekoen taldea 492 pertsona izatetik 506 izatera pasa zen, 14 pertsona eta %2,84 gehiago. 

Irurtzun aztertutako aldian gehien handitu de adin taldea 60 urtetik gorakoena da, 372 irurtzundar izatetik 512 izatera pasa da, 145 pertsona eta %38,97ko hazkundea. Adinekoak irurtzundarren %22,52 dira, Sakanako bataz bestekoaren azpitik 5,7 puntu. 0 eta 19 urte artekoen adin tartean ikertutako aldian gorabeherak izan ziren, baina 2018tik aurrera gorantz egin zuen. Taldea 498 izatetik 514 izatera pasa zen, 16 pertsona eta %3,21eko hazkundea. Gazteak irurtzundarren %22,39 dira, kasik adinekoen pare. Gainera, ibarreko bataz bestekoaren gainetik 2,5 puntu gorago dago. Azkenik, 20 eta 59 urteen artekoen taldeak ikertutako aldian gorabeherak izan ditu, baina beheranzko joera izan du. 1.407 kidetik 1.265era pasa zen, 142 pertsona eta %10,09 gutxiago. Helduak irurtzundarren %55,10 dira, Sakanako bataz bestekoaren gainetik 3,21 puntu gehiago. 

Irañetan bi hamarkadetan gazteen adin taldea 13 pertsona eta %46,42 hazi da, 28tik 41era pasaz. Gazteak irintarren %24,4 dira, Sakanako bataz bestekoa baino 4,51 puntu gehiago. Irañetan hazi den beste adin taldea adinduena da, 47 pertsona izatetik 52 izatera pasa da; 5 pertsona eta %10,3ko igoera. Adinduak irintarren %30,95 dira, ibarreko bataz bestekoa baino 2,73 gehiago. Azkenik, helduen adin tarteak 86 pertsonatik 75era behera egin du, 11 pertsona eta %12,79 gutxiago. Helduak irintarrek 44,64 dira, Sakanako bataz bestekoa baino 7,25 puntu gutxiago. 

Uharte Arakilen, nahiko egonkor izan arren, gehien handitu den adin taldea 60 urte edo gehiago dituztenena da. 197 izatetik 232 izatera pasa da, 35 pertsona eta %17,76ko igoera izan du. Adindu ubertearrak herritarren %29,71 bat dira, Sakanako bataz bestekoa baino 1,49 puntu gehiago. Aztertutako aldian kopuruan gora behera txikiak izan dituen arren, igo den beste adin taldea 0 eta 19 urte artekoa da. 145 izatetik 150era pasa da, 5 pertsona eta %3,44ko igoera izan du. Gazteak ubertearren 19,21 dira, ibarreko bataz besteko kopuruaren azpitik 0,68 puntu. Azkenik, 20 eta 59 urtekoen taldeak behera egin du. 2010ean bere kopuruak goia jo zuen eta 2013ra arte antzeko zifra izan bazuen ere, 2014tik aurrera beherantz egin zuen. 2003 eta 2021 artean 445 izatetik 399ra pasa zen, 46 pertsona eta %10,33ko galera. Helduak ubertearren %51,09 ziren, ibarreko bataz bestekoa baino 0,8 gutxiago. 

Arruazu aztertutako aldian adinduen kopuruak %31,81 eta 14 pertsona egin du behera, 44 izatetik 30 izatera pasa ziren. Arbazuarren %30 dira adinduak, ibarreko bataz bestekoa baino 1,78 puntu gehiago. Beste bi adin taldeak gora egin dute Arruazun. 0 eta 19 urte artekoak 14 izatetik 16 izatera pasa dira, 2 gazte eta %14,28ko hazkundea. Hala ere, ibarreko bataz bestekoa baino 3,89 puntu gutxiago da. 20 eta 59 urte bitartekoen adin tarteak ere gora egin du 48 izatetik 54 izatera pasaz, 6 pertsona eta %12,5 gehiago. Bitarteko horretan Sakanako bataz bestekoa baino 2,11 puntu gehiago daude Arruazun. 

Lakuntzan hiru adin taldeen kopuruak egin dute gora 2003 eta 2021 artean. 2009tik aurrera gorako joera izan dute gazte eta adinduen taldeak. 0 eta 19 urte artekoak 208 izatetik 304 izatera pasa ziren, 96 pertsona eta %46,15eko hazkundea. Gazteak lakuntzarren %23,97 dira, adinduen portzentajetik gertu, eta Sakanako bataz bestekotik 4,08 puntu gorago. 60 urtetik gorakoei dagokionez, 227 izatetik 313 izatera pasa dira, 86 pertsona eta %37,58ko igoera. Lakuntzarren %24,68 dira adindua, ibarreko bataz bestekoaren azpitik 3,54 puntu. Azkenik, 20 eta 59 urteen artekoen kopuruak ere gora egin du. Goia 2009 eta 2013 urteen artean jo zuen talde horrek eta, ordutik, pitteka, behera egiten ari da. Hala ere, ikertutako aldian gora egin du 614 tik 651ra, 37 pertsona eta %6,02ko hazkundea. Helduak lakuntzarren %1,34 dira, Sakanako bataz bestekoa baino 0,55 puntu gutxiago. 

Arbizuk gazte eta adinduen multzoek goranzko joera izan dute 2003 eta 2021 artean, helduen taldean ere ahala izan da, baina gorabeheraren bat ere izan da tartean. 0 eta 19 urteen artekoen taldea da Arbizun gehien hazi dena, 190etik 265ra pasa da, 75 gazte eta %39,47 gehiago dira. Gazteak arbizuarren %23,81 dira, ibarreko bataz bestekoa baino 3,92 gehiago. Gehien hazi den hurrengo adin taldea 20 eta 59 urte artekoena izan da, 514tik 584ra pasa zen, 70 pertsona eta %13,61 gehiago. Helduak Arbizun %52,47 dira, ibarreko ehunekoa baino 0,58 gehiago. Azkenik, adinekoak, arbizuarren %23,72 dira, Sakanako bataz bestekoa baino 4,5 puntu gutxiago. 246 izatetik 264 izatera pasa ziren, 18 pertsona eta %7,31 gehiago. 

Ergoienan hiru adin tarteek behera egin dute. Gehien 20 eta 59 urte artekoenak egin zuen behera, 2017ik 165era pasa zen, 52 pertsona eta %23,96 gutxiago. Helduak erguendarren %45,08 dira, ia helduen adin taldearen pare. Sakanako bataz bestekoa 6,81 gutxiago. Adinduen taldean izan da ehunekoetan gehien jaitsi dena, %13,68 eta 26 pertsona gutxiago, 190etik 164ra pasa baita. Adinduak erguendarren 44,81 dira, ibarreko bataz bestekoa baino 16,59 puntu gehiago. Azkenik, gazteak izan dira jaitsiera apalena izan dutenak. 41 izatetik 37ra pasa ziren, 4 pertsona eta %9,75eko jaitsira. Gazteak erguendarren %10,11 ziren, Sakanako bataz bestekoaren azpitik 9,78 puntu gutxiago. 

Etxarri Aranatz aztertutako aldian zahartu egin da. Izan ere, 60 urtetik gorakoen adin taldea 499 pertsona osatzetik 724ra pasa zen, 225 pertsona eta %45,09ko hazkundea. Adinduak etxarriarren %29,09 dira, ibarreko bataz bestekoaren gainetik 0,87 puntu gehiago. Etxarri Aranatzen hazi den beste adin taldea gazteena da; joera garbia da 2009tik aurrera. 0 eta 19 urte arteko 471tik 530era pasa dira, 59 gazte eta %12,52ko hazkundea izan da. Gazteak etxarriarren %21,29 dira, Sakanako bataz bestekoaren gainetik 1,4 puntu. Azkenik, helduen multzoak tarte horretan gorabeherak izan ditu baina beheranzko joera nagusi izan da. 1.447tik 1.235era pasaz, 212 pertsona eta %14,65ko jaitsiera izan du. 20 eta 59 urte arteko etxarriarrak %49,62 dira, ibarreko bataz bestekoaren azpitik 2,27 puntu gutxiago. 

Bakaikun gehien hazi den adin tartea 60 urtetik gorakoena da, 95 pertsona izatetik 130 izatera pasa da, 45 pertsona eta %36,84 gehiago. Bakaikuarren %36,83 dira adinduak; Sakanako bataz bestekoaren gainetik 8,61 puntu gehiago. Aldi berean Bakaikun gora egin du 0 eta 19 urte bitartekoen adin tartea, 4 gazte eta %7,54 gehiago. Gazteak bakaikuarren %16,15 dira, ibarreko bataz bestekoaren azpitik 3,74 puntu. Azkenik, 20 eta 59 urtekoen multzoak behera egin du 197tik 166ra, 31 pertsona eta %15,73 gutxiago. Helduak bakaikuarrek %47,03 dira, ibarreko bataz bestekoa baino 4,86 puntu gutxiago. 

Iturmendi gehien hazi den adin taldea 20 eta 59 urte artekoena da: 180 izatetik 218 izatera pasa ziren, 38 pertsona eta %21,11 gehiago. Helduak iturmendiarren %50,58 dira, Sakanako bataz bestekoaren azpitik 1,31 puntu. Iturmendin gehien hazi den hurrengo adin taldea 0 eta 19 urte artekoena da, 9 pertsona eta %11,39ko hazkundea izan du. Gazteak iturmendiarren 20,42 dira, ibarreko bataz bestekoaren gainetik 0,53 puntu. Azkenik, hazkunde apalena 60 urtetik gorakoen adin taldeak izan du, 119tik 125era pasaz, 6 pertsona eta %5,04ko hazkundea. Iturmendiarren %29 60 urte edo gehiago ditu; Sakanako bataz bestekoa baino 0,78 puntu gehiago da. 

Urdiain gehien handitu den adin taldea gazteena da. 2008an gainditu zuen ehuneko langa eta ordutik nahiko egonkor mantendu da. 2003an 87 izatetik 2021ean 128 izatera pasa ziren, 41 pertsona eta %47,12ko hazkundea. Hala ere, Sakanako bataz bestekoaren azpitik 0,61 puntu dago. Gainontzeko bi adin taldeak behera egin dute. Gutxien 20 eta 59 urte artekoena izan da. 2008 eta 2013 artean goia jo zuen, hurrengo urtean jaitsi zen eta ordutik nahiko egonkor mantendu da. 326tik 322ra pasa da, 4 pertsona eta 1,22ko galera. Ibarreko media baino 3,4 puntu gutxiago da. Azkenik, 60 urte edo gehiagoko taldean gorabehera txikiak egon dira, baina azken bi urtetan gora egin du. Hala ere, 217tik 2014ra jaitsi da, 3 pertsona eta %1,38ko jaitsiera. Adinduak urdindarren %32,23 dira, Sakanako bataz bestekoa baino 4,01 puntu gehiago. 

Altsasu bi hamarkadetan %25,46 zahartu da, 60 urtekoen adin tartea 1.653tik 2.074ra pasa baita, 421 gehiago. 2005etik urtero gora egin du multzoko kideen kopuruak. Altsasuarren %27,87 adin tarte horretan zegoen 2021ean, Sakanako bataz bestekoaren azpitik 0,35 puntu. Bestetik, hamarkada aldaketarekin gorako joera utzi eta 2010etik aurrera urtero behera egin du 20 eta 59 urte arteko altsasuarren kopuruak. 2003 eta 2021 artean 4.255 altsasuar izatetik 3.962ra pasa da, 293 pertsona eta %6,88 gutxiago. Altsasuarren %53,25ek zegoen multzo horretan, ibarreko bataz bestekoaren gainetik 1,36 puntu gehiago. Azkenik, 0-19 urte artekoen multzoak kide kopuruan behera egin zuen 2003 eta 2007 artean. Hurrengo sei urtetan gora egin ondoren, 2014tik beheranzko joera du. Aztertutako aldian 1.447 gazte izatetik 1.405 izatera pasa dira, 42 eta %2,9 gutxiago. Altsasuarren 18,88 ziren gazteak 2021ean, Sakanako bataz bestekoaren 1,01 puntu azpitik. 

Olatzagutian behera egin dute gazte eta helduen tarteek eta gora adinduenak. 60 urte edo gehiago dutenak 441 izatetik 486 izatera pasa ziren, 45 pertsona eta %10,2ko igoera. Adinduak olaztiarren %32,73 dira, Sakanako bataz bestekoa baino 4,51 puntu gehiago. Jaitsiera handien izan duen adin tartea 20 eta 59 urte artekoena izan da, 960tik 729ra pasaz, 241 pertsona eta %24,06 jaitsiera. Helduak olaztiarren %49,09 dira, ibarreko bataz bestekoa baino 2,8 puntu gutxiago. Azkenik, 0 eta 19 urte artekoen adin taldeak 2006 eta 2013 artean 300 kide pasatxori eutsi zion, baina 2014tik aurrera behera egin zuen, 296tik 270ra pasa zen, 26 pertsona eta %9,12ko jaitsiera. Gazteak olaztiarren %18,18 dira, Sakanako bataz bestekoa baino 1,71 gutxiago. 

Ziordian gehien igo den adin taldea 20 eta 59 urte artekoena izan zen. 2008an gora egin zuen eta 2013tik, gorabeherekin, baina antzeko kopuruak mantendu ditu urtez urte. 168 izatetik 188 izatera pasa zen, 20 pertsona gehiago eta %11,9ko igoera. Helduak ziordiarrek %53,41 dira, Sakanako mediaren gainetik 1,52 puntu. 0 eta 19 urte artekoen kopurua ere 2008an hazi zen, eta ordutik antzeko ibili da. 47 izatetik 48 izatera pasa ziren, pertsona bat eta %2,12ko igoera izan zuen adin taldeak. Ziordiarren %13,64 dira, ibarreko bataz bestekoa baino 6,25 puntu gutxiago. Bi adin horietan mendeko lehen hamarkadan izandako igoerak Errekalde kalean egindako urbanizazioarekin lot daitezke. Azkenik, 60 urte edo gehiagokoen artean jaitsiera izan da. Beherakada, 2016 urtean izan zen, eta mojak herritik joatearekin zerikusia izanen du. 150 izatetik 116 izatera pasa da adinduen tartea, 34 pertsona eta %22,66ko jaitsiera. Adinduak ziordiarren %32,95 dira, ibarreko bataz bestekoa baino 4,73 puntu gehiago. 

Erlazionatuak

Dozena bat sakandar gehiago

Alfredo Alvaro Igoa 2022 urt 19 Sakana