Arakilgo Zuhaitzaren eguna

Guaixe 2023ko ots. 3a, 14:20
2019ko Arakilgo Zuhaitzaren eguna. ARTXIBOA

Otsailaren 11n, larunbata, zuhaitzen landaketa eginen dute Etxeberrin. Gasbidearen proiektua herritik pasatzen da eta desadostasuna adierazteko eginen dute ekimena. Iker Uriberen eta Joana Zigandaren ipuin kontaketa izanen da ere.

Arakilgo Zuhaitzaren eguna Aralarko gasbidearen proiektuaren kontrako desadostasuna adierazteko eguna izanen da ere, izan ere, proiektua Etxeberritik pasatzen da eta ibilbidean "milaka zuhaitz eta landare" suntsituko dituztela salatu dute. Hortaz, proiektuarekin desadostasuna adierazteko, otsailaren 11n, larunbata, 10:00etan, zuhaitzak landatuko dituzte bide horretan. 11:00etan otamena eginen dute eta 11:30ean Iker Uribe ilustratzailearen eta Joana Ziganda idazlearen Xaxardi eta Ni neu Galtzeta ipuinen kontaketa izanen da.