Kepa Gordoren erronka

Guaixe 2023ko apirilaren 3a

Mendi korrikalariak bederatzi aldiz igo nahi zuen Uharte Arakildik Aralarko San Miguelera, Esklerosi Anizkoitz Nafarroa Elkarteak exoeskeletoa erosteko kanpainaren alde. Azkenean zortzi igoera izan ziren

Arbizun bizi den mendi korrikalariak 6:00etan ekin zion erronkari eta, aurreikusi moduan, 18:00etan iritsi zen plazara, txalo zaparrada artean. Gordok bederatzi igoera egiteko asmoa zuen, baina azkenean zortzi izan ziren, Uharte Arakilen bildu ziren guztiek berdin-berdin eskertu ziotena. Goizetik hasita jende asko bildu zen Uharteko frontoian, Esklerosi Anizkoitz Nafarroaren alde antolatutako ekitaldietan parte hartu eta exoeskeletoa erosteko kanpainarekin kolaboratzeko. Jasotako guztia bertara bideratuko da.