Etxarri Aranatz eta Bakaiku lotzen dituen NA-2410 errepidea itxita dago ibilgailuendako maiatzaren 15az geroztik. Nafarroako Gobernuak Aritzalko basoan egiten ari den ekopasabidearen lanengatik itxi dute errepidea. Foru administrazioak jakinarazi duenez, zortzi astez egonen da errepidea itxita. Bi herrietara joan nahi duten auto, kamioi eta autobusek Sakanako Autobia (A-10) hartu behar dute. Lanek autobiari ere eragiten diete, izan ere, Bakaikuko norabidean eskuineko erraila itxita baitago.