Santiago egunean, uztailaren 25ean, arakildarrak Bailararen eguna ospatzen dute eta aurten Itxasperri ermitan eta Izurdiagan elkartuko dira. Arakilgo eguna bailara osatzen duten hamabi herrietan dianak izanen dira goizen goiz eta ondoren Itsasperrin bilduko dira arakildarrak. Eguerdian Izurdiagara mugituko dute ospakizuna.
Arakilgo Bailararen eguneko egitaraua
Uztailak 25 asteartea
09:00 Dianak, Arakilgo herrietatik.
Goizean zehar, azokatxoa, Itxasperrin.
11:00 2022an jaiotakoei ongi etorria, Itxasperrin.
11:15 Otamena eta musika, Itxasperirn.
12:30 Ongi etorria, Izurdiagan. Adobezko labearen eraikuntza, elkartean.
14:30 Herri bazkaria, futbol zelaian.
17:00 Txapelketak: mus, briska, partxis eta twistter. Puzgarriak eta barredora.
17:30 Kontzertuak: Ane Martija eta Makusai.
20:00 Sari banaketa.