Nasuvinsak badu Arbizun eta Altsasun etxeak egiteko abala

Guaixe 2023ko ira. 21a, 11:02

Altsasuko Uhaldera eta Kaltzada kaleen artean eginen diren alokairuko etxeen infografia.

26 etxebizitza eraikiko dira, gazteendako alokairura bideratuko dira.

Nafarroako Gobernuak Nasuvinsari 23.592.321,51 euroko abala ematea erabaki zuen hilaren 13an. Horren bidez, Navarra Social Housing alokairurako foru planaren bigarren fasearen barruan, hamalau udalek utzitako lurzoruan Babes Ofizialeko 144 Etxebizitza eginen dira. Horietako 26 Sakanan eginen dira, alokairura bideratuko direnak. Haietako bost Arbizun, San Joango bidea kalean, 407,1 m2-ko lursailean. Gainontzeko 21 etxebizitzak Altsasuko Ualdera eta Amandrea kaleetan dagoen 1.690 m2-ko azalera duen lursail batean. Altsasukoa lehen fasea izanen litzateke. Hura bukatu eta gehienez ere bost urteko epean enpresa publikoak beste 21 etxebizitza eraikitzeko aukera luke aldamenean. Eraikinak 3 altuera izanen ditu, eta beheko plantan udalarendako 596 m2-ko espazioa izanen da.