Sakanako bi talde Gaztea Maketa Lehiaketan

Guaixe 2023ko urr. 24a, 09:58

Haizkan eta Ganibet taldeak. UTZITAKOA

Haizkan eta Ganibet taldeak pasa dira bozketa fasera. Urriaren 23tik 30era dago bozkatzeko aukera.

Gazte irratiak Gaztearen XXXII.  Maketa Lehiaketa martxan jarri du, eta abestien aurkezpen tartearen ondoren, talde eta bakarlari finalistak hautatu dituzte. Sakanako bi talderen abestiak pasa dira bozketa fasera: Ganibet taldearen Berriz esnatzen eta Haizkan taldearen Arrazoi ta Bihotz. Urriaren 23tik 30era bozka emateko aukera dago, Gazte Maketa Lehiaketaren webgunean. Maketa bozkatuena finalera pasako da. Bestetik, epaimahaiak ere finalera pasatzeko hainbat maketa hautatuko ditu.

Finala azaroaren 16an izanen da. Hiru sari egonen dira: Epamahaiaren saria 5.000 eurokoa eta Bilbao BBK LIVE jaialdian jotzeko aukera, GAZ Saria edo Entzuleen saria 2.500 euro, eta Harrobia Saria Oso Polita diskoetxearekin lau abestiko EP bat grabatzeko aukera.

 

Erlazionatuak

Musikarekin esperimentatzen

Erkuden Ruiz Barroso 2023 ira 26 Altsasu

Urdiaingo lokaletik

Erkuden Ruiz Barroso 2022 mai 24 Urdiain