Cederna-Garalurrek komunikazio teknikari premia du

Guaixe 2024ko mar. 27a, 09:42
Utzuganen, Sakanako Garapen Zentroan du Cederna-Garalurrek bere ibarreko egoitza. ARTXIBOA

Proiektu bateko ekintzen koordinazioaz aparte, elkartearendako  komunikazio eta marketin digitaleko estrategia bat sortu beharko du 

Cederna Garalur Elkarteak jakinarazi duenez, komunikazio arlorako teknikari bat kontratatu nahi du. Kontratatutakoak bi zeregin izanen ditu. Alde batetik, Landa herriak bizirik proiektuan jasotako ekintzen garapena koordinatuko du. Eta, horretaz aparte, Cederna Garalur elkartearendako komunikazio eta marketin digitaleko estrategia sortu beharko du. Lanaldi partzialeko kontratua izanen da, 14 hilabetekoa, 2025eko agorrilera arte iraunen du. 

Garalurren lanpostu huts hori lortzeko gutxieneko betekizunak honako dira: lizentzia, gradua edo baliokidea izatea Kazetaritzan, Komunikazio digitalean, Marketinean eta Publizitatean edo antzeko ikasketetan; euskalduna izatea, C1 maila egiaztagarriarekin edo baliokidearekin eta B1 gidabaimena izatea eta norberaren ibilgailua izatea. Gainera, elkarteak honako ezagutzak baloratuko ditu: diseinu grafikoa, argazki eta bideo edizioa, edukiak sortzea, web diseinua eta kudeaketa, community management, marketin digitala, eta hizkuntza inklusiboa eta genero ikuspegia izatea.  

Lanpostuan interesa duenak, bere curriculuma, titulazio profesionalen eta hizkuntzen titulazioen kopia konpultsatuak info@cederna.es helbidera bidal ditzakete. Mezuaren izenburuan Pueblos vivos y activos-Landa herriak bizirik idatzi beharko da. Eskabideak aurkezteko epea apirilaren 5ean despedituko da.   Lanpostu horri eta prozesuari buruzko kontsultak egin nahi dituenak ljamar@cederna.es posta elektronikoko helbidera idatzi behar du.