Mendi lasterketen boomaren ondorioz, "korrikalarien arteko errespetu eta elkartasun hori" galdu dela uste du Goikoetxeak, eta "hasierako lasterketa haien izpiritua" berreskuratu nahi dutela. Artiedak gaineratu du "korrikalari eliteak eta herrikoiak, guztiak berdin tratatzea ezinbestekoa" dela, eta "lasterketen mundu honetan debatea sortu izana, hori bakarrik Etiketa Berdearendako garaipen bat" dela.