EKAINAK 27

Guaixe Irratia 2024ko eka. 27a, 11:22

Agendan,

  • IA Sakana 2024 programaren hasierako jardunaldia, Dinabiden, 9:00etatik aurrera eta Arbizuko festak.

Oharrak,

  • Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, hutsik, jenderik bizi ez den etxebizitzen zerga aurki kobratu eginen duela. Ordainketa egiteko borondatezko epea garagarrilaren 24an hasi zen eta garilaren 30ean despedituko da. 
  • Dantzalekuko igerileku sasoia despeditu ondoren langileak lanean hastea, hori da Altsasuko Udalaren asmoa. Igerileku handia eta txikia konpondu zituen udalak 2020an eta 2021ean. Aurten ertainaren txanda izanen da. Lanak emateko deialdia egin du udalak. Obrak 49.274,68 euroko (BEZik gabe) aurrekontua du. Kontratua bere egiten duen enpresak lanak hiru hilabetetan despeditu beharko ditu. 
  • Altsasu Institutuak "Vicente Ferrer" Garapenerako Hezkuntzako Sari Nazionala jaso du gaur. Saria, Nazioarteko Kooperaziorako Espainiako Agentziak ematen du urtero eta aurten “Altsasutik mundura, mundutik Altsasura” esperientzia izan da saritutako 10 proiektuetako bat.

Kirolak,

  • Triatloian, urtero bezala, Urdiaingo Aitziber igerilekuek Sakanako Haur Triatloia hartuko dute. Aurten 22. edizioa izango da, eta uztailaren 20an jokatuko da, 10:00etatik hasita. Igeriketa tartea Urdiaingo igerilekuetan jokatuko da, eta txirrindularitza eta atletismo tarteak igerilekuen inguru zoragarrietan izango dira. Izena ematea zabalik dago, Nafarroako Triatloi Federazioko webgunean, uztailaren 15era arte. Sakanako Haur Triatloia, Nafarroako Kirol Jokoen Triatloi Txapelketarako baliagarria da.Bestalde, Sakanako Triatloi campusa Arbizun izango da, uztailaren 8tik 19ra.
  • Kiroldegian, Miguel Indurain Fundazioak ekainaren 25ean Nafarroa Arenan egindako ekitaldian kirolari nafarrei bekak banatu zizkien. 181 beka banatu ziren guztira, joan zen urtean baino 25 gehiago, eta tartean bost sakandar izan ziren onuradunak.
  • Emakumezkoen esku pilotako VI. San Fermin Torneoaren finalerdiak ekainaren 27an, osteguna, 17:30etik aurrera jokatuko dira Arbizun. Lehen finalerdian Aldaik eta Osesek Zabaleta eta Mendizabal izango dituzte aurkari, eta bigarren finalerdian Arrizabalagak eta Erasunek Ibarrola eta Gaminde. Lehia bizia espero da.