Hizketan

"Sakanako Bizikleta Eguna osatzea, oraindik ere, erronka handia da"

Maider Betelu Ganboa 2024ko irailaren 20a

Sakanako Bizikleta Egunaren sorreran parte hartu zuen Mikel Goldarazena kirol teknikariak egunak,  hasieratik, "erantzun handia" izan zuela gogoratu du

Sakanako Bizikleta Egunaren 30. edizioa izango da aurten. Sorreran Mank-eko kirol teknikari zen Mikel Goldarazenak azaldu duenez, "Sakanan eskualdeko sentimendua sortzeko" sortu zen hasieratik ekimen arrakastatsua izan zena.