Guaixeren Udako 2024 Argazki Lehiaketak sarituak ditu

Guaixe 2024ko urr. 7a, 12:46

'Gu eredu' Aroa Galarzaren argazki irabazlea.

Abuztuaren 2tik irailaren 6ra arte sakandarrak kameraren bidez jasotako irudiak guaixe.eus-en elkarbanatzera gonbidatu genituen. Guztira 30 argazkik hartu dute parte Guaixeren 2024ko Argazki Lehiaketan

Zaila da udari agur esatea: oporrak, bidaiak, eguraldi ona, igerilekuak, hondartza... Hala ere, argazkiek udan bizitako uneak bergogoratzeko aukera ematen dute. Hortaz, guaixe.eus web orria sakandarren oroimenen bilduma bihurtu da Udako Argazki Lehiaketari esker. 30 argazki aurkeztu dituzte.

Lehiaketan aurkeztutako argazkien artean hiru sari zueden banatzeko. Bata, epaimahaiarena, irabazlearen pisu adineko Lacturale litro esne, eta Kiki argazkilariaren laguntzarekin epaimahaiak erabaki du Udako Argazki Lehiaketaren argazki hoberena Gu eredu deitutakoa dela. Aroa Galarza da argazkiaren egilea.

Bigarren saria Guaixe Fundazioaren lotea da eta www.guaixe.eus web orriko bisitariek eman dute. 509 boto jaso dira eta internauten 124 botok erabaki dute Gu eredu dela ere Udako Argazki Lehiaketako argazki politena. 

Aroa Galarza Lacturalen saria jasotzen.

Hirugarren saria, Kiki argazkilariaren laguntzarekin epaimahaiak bazkideen artean aukeratutako Udako Argazki Lehiaketako argazki politena, Etxarriko kanpineko jatetxean bi lagunendako bazkaria eta Laura Estetika Zentroan gorputz eta aurpegi masajea sariekin, Laura Olmosen Barearen ostean dator ekaitza da.

Laura Olmosen 'Barearen ostean dator ekaitza' argazki irabazlea.

Laura Olmos Laura Estetika Zentroan saria jasotzen.

Laura Olmos Etxarri Aranazko kanpinean saria jasotzen.