Arakil dastatzeko gonbidapena

Guaixe 2025ko ots. 28a, 12:15

Satrustegiko elkartean jokatu zen aurreneko edizioa. Epaileak dastatzen, arakildarrak haiei begira. ARTXIBOA

Martxoaren 29an egitekoa zen pintxo lehiaketaren bigarren edizioa, Etxarrenen, baina bertan behera utzi dute. 

Bigarren aldiz Aralkigo Udalak Arakilgo pintxo txapelketa antolatu du, martxoaren 29an, larunbata, 11:00etatik aurrera, Etxarrenen. Pintxo lehiaketaren baita musika eta giroa "aparta" izanen dela esan dute udaletik, eta parte hartzeko deia egin dute. Hortaz, lehiaketan parte hartu nahi duenak Arakilgo Udalaren Kultura Zerbitzuarekin harremanetan jarri behar du. Horretarako 634 584 226 telefono zenbakira hots egin edo Whatsapp mezua bidali edo arakilkultura@gmail.com eposta helbidera idatzi behar da. 

Oinarrien arabera lehiaketara edozein pintxo mota aurkez daiteke. Hori bai talde parte hartzaile bakoitzak pintxo mota bakarra aurkez dezake lehiaketara. Taldeen partaide kopuruan ez dago mugarik. Egiten den pintxoaren gutxienez hamabost ale aurkeztu beharko dira lehiaketara. Epaileen eta herritarren sariak banatuko dira. Biak ere ibarreko produktu eta zerbitzuen sorta bat izanen dira. Lehiaketari buruzko informazio gehiago arakil.eus webgunean dago.