Ibarrean egindako azterketaren arabera, Arakilen baso suteak izateko arriskua udan dago. Hori dela eta, Arakilgo Udalak Basoetako Suteen arriskuaren aurreko Udal Jarduera Plana egin eta homologatu zuen. Suteen kontra beharreko neurri eraginkorrenak ere zehaztu ziren, beti ere kalteberatasuna murrizteko.
Planaren berri arakildarrei emateko, eta suteen kontrako prestakuntza emateko, Arakilgo hamabi herrietan aurkezpenak eginen ditu udalak. Udalak arakildar guztiak aurkezpen horietan parte hartzera deitu ditu, "guztion ardura baita gure ingurunea babestea". Aurreneko aurkezpena Urritzolan egin zuen martxoaren 12an. Sute arrisku handieneko garairako prest izan nahi dute Arakilen.