Hamaseigarren Euskal Herriko Mus Txapelketako herrialdeetako finalak jokatu ziren larunbatean. Nafarroa Garaikoa Josu Alegre eta Manolo Moreno bikote irurtzundarrak irabazi zuen. Finalean Ezkabarte eta Soraurengo Daniel Velaz eta Sergio Azkarateri irabazi zieten. 32 bikote nafar sailkatu dira Zigoitian apirilaren 5ean jokatuko den finalerako, guztira 128 bikote izanen dira.
Nafarroa Garaiko finalera 181 bikote sailkatu ziren, haietatik 23 sakandarrak. Haietatik bost bikote lortu dute txapelketan aurrera egitea: Ian Ansotegi eta Garat Flores etxarriarrek 5. izan ziren, Asier Campos eta Ander Zabala etxarriarrak 14., Endika Mendinueta eta Fran Araña arbizuarrak 17. sailkatu ziren, Mikel Goikoetxea eta Xabi Urrestarazu etxarriarrak 24. izan ziren eta Jose Mari Albisu eta Jesus Mari Arza lakuntzarrak 25.