Sakanerrian:
Festen hasierako suziria zeinek piztuko du? Proposamenak aurkezteko epea zabalik dago. Irurtzungo Udala festen prestaketarekin hasi da. Aurreko urteetan bezala, irurtzundarrei eskatu die etxajua piztuko duen pertsonen edo taldeen izenak proposatzeko. Festen hasierako etxajua pizteko proposamena duenak eskabide eredua kultur etxean jaso bete eta han utzi dezake, edo kulturetxea@irurtzun.eus posta elektronikoko helbidera bidali behar du. Maiatzaren 26an despedituko da horretarako epea.
Hiriberri Arakil, Ihabar, Irañeta, Arruazu, Lakuntza, Arbizu, Unanu, Dorrao, Lizarraga, Etxarri Aranatz eta Lizarragabengoa . Aralarko egur loteak eskatzeko garaia . Aralar Elkarteko bizilagunek eska ditzakete. Aralar Elkarteak jakinarazi duenez, etxeetarako egur loteak eskatzeko epea zabalik dago. Horretarako eskubidea dute Sakanako hamaika herrik: Hiriberri Arakil, Ihabar, Irañeta, Arruazu, Lakuntza, Arbizu, Unanu, Dorrao, Lizarraga, Etxarri Aranatz eta Lizarragabengoa. Lote bat eskatu nahi duenak maiatzaren 15era arteko epea du. Bere eskaera info@lakuntza.eus posta elektronikoko helbidera bidali behar du. Lote bakoitzak 20 euro balio du. Ordainketa aipatu data baino lehen egin dutenen eskaerak onartuko dituzte bakar-bakarrik. Interesa duenak dirua Caixaren kontu korronte honetan sartu beharko du izen-abizenak eta herria adieraziz: ES6221005385792200022154.
Igerileku denboraldia prestatzen hasi dira Lakuntza. Langileen kontrataziorako eta tabernaren kudeaketa emateko deialdiak egin ditu udalak. Lakuntzako Udalak udan igerilekuak zabaldu nahi ditu eta horretarako deialdi pare bat egin ditu. Alde batetik, sorosleak eta garbitzaileak kontratatu nahi ditu. Kontratazio horiek Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, Nafar Lansarek, kudeatuko ditu. Lan horietan interesa duenak Altsasuko enplegu bulegoan eman beharko du izena. Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 30ean despedituko da. Informazio gehiago nahi duenak 948 562 754 telefonora hots egin dezake.
Bestetik, Lakuntzako Udalak igerliekuko taberna alokatzeko deialdia egin du. Zerbitzu hori eskaini nahi dutenek lakuntza.eus webgunean edo udaletxean dituzte oinarriak. Eskaintzak aurkezteko epea maiatzaren 30ean despedituko da.