Dantza eta kantu artean bidaiatu zuen San Migueleko ateak

Guaixe 2025ko eka. 16a, 10:30

Ekainaren 14an Etxarri Aranatz eta Uharte Arakil arteko bidea egin zuen Albaolak San Miguel santutegirako prestatutako ateak

Etxarrin agur beroa egin eta gero, Arbizun erraldoiak atera zituzten ongi-etorri gisa, Lakuntzan Zarata txarangak eta txalapartak doinua goxatu zuten, eta Arruazun ezkilek. Ibilbidean, txistu doinuek lagunduta, dantzatzeko aukera egon zen baita ere. Uharte Arakilek ongi etorri ederra egin zion ateari, bere azken gaua pasatu eta hurrengo egunean santutegira abiatzeko.