Arakilgo Udalak Ihabarko Eskribarena etxea birgaitzeko lanak emateko deialdia egin du. Obra egiteko interesa duen enpresak bere eskaintza agorrilaren 17ko 23:30era arte aurkez dezake.Lanek 1.490.908,51 euroko (BEZ barne) aurrekontua dute. Kontratua bere egiten duen enpresak obra hemezortzi hilabetetan despeditu beharko du.