Kirol tartea

Txirrindularitza, futbola eta pilota

Guaixe Irratia 2026ko urtarrilaren 23a

 

Txirrindularitzan, Iker Gomez, Kern Pharman profesionaleko ibilbideari ekiteko prest. Iker Mintegik Valentziako triptikoan ekingo dio denboraldiari. 

Futbolean, Etxarri Aranatz Kirol Elkarteak belar artifizialeko zelaia mustuko du. Ilbeltzaren 25ean izango da mustutzea eta herritar guztiak gonbidatu dituzte

Pilotan, Ados Binakako Txapelketa, Irurtzunen. Ilbeltzaren 24an emakumeen goi mailako partidaz gozatzeko aukera egongo da Irurtzunen. Pilotajaukuren etorkizuna. Gabonetako Pilota Txapelketan gustura aritu ziren Altsasuko eskolako pilotari eta palistak. Binakakoa, Altsasura. Binakako Txapelketako hasierako ligaxkako hamalaugarren eta azken jardunaldiko partida bat Burundan jokatuko da