Iconic proiektuan sakontzen

Guaixe 2026ko otsailaren 12a

Zazpi eskualdeetako ordezkarien talde argazkia. SGA

Europar proiektu horrek mugikortasun iraunkorra lantzea du helburu.

Interreg Europe programaren baitan dagoen Iconic proiektuaren bigarren topaketa  Esloveniako Sinergija eskualdean egin zen otsailaren 6an, ostiralean. Han proiektuko kide diren Europako zazpi erakundetako ordezkariak elkartuz ziren, tartean zen Sakanako Garapen Agentzia (SGA). Ibarreko erakundeak aukera baliatu zuen Karkarcar ekimena aurkezteko, Nafarroan mugikortasun iraunkorra sustatzen duen kooperatiba.

Era berean, proiektuko gainontzeko bazkideengandik entzuteko eta ikasteko aukera izan zuten SGAkoek. "Mugikortasun Jasangarriko Planak eratzen eta ezartzen izandako esperientziak partekatu dituzte, baita praktika onak ere", azaldu zuten. Gaineratu dutenez, "ikaskuntza baliotsuak jaso genituen, eta horiek, zalantzarik gabe, baliagarriak izango dira Sakanako Mugikortasun Jasangarriko Planari forma emateko".