Sakanako Garapen Agentziak (SGA) eman nahi duen lanak bi fase ditu. Aurrena ibarrerako mugikortasunaren diagnosia egitea da. Eta, atzena, Sakanako mugikortasun plana egitea. Lan horiek emateko SGAk deialdia egin du. Kontratuak 33.058 euroko (BEZik gabe) aurrekontua du. Lana egin nahi duenak bere eskaintza apirilaren 10eko 10:00ak arte aurkez dezake. Kontratua bereganatzen duenak bost hilabete izanen ditu lanak despeditzeko.
SGAko arduradunek nahi dute mugikortasun planak epe labur, ertain eta luzerako neurri proposamenak jaso beharko ditu, Nafarroako Lurralde eta Energia Estrategiaren helburuekin eta Iconic proiektuaren jarraibideekin bat datozenak. Azken hori Europako proiektu bat da eta kontinenteko zazpi eskualdek parte hartzen dute, Sakana barne. Iconic proiektua mugikortasun iraunkorreko politika publikoak hobetzea du helburu. Horretarako sustatu nahi du intermodalitatea, gizarte inklusioa eta garraioari aplikatutako digitalizazioa.