Israelek Global Sumud Flotillaren kontra egitea kalean salatu dute

Guaixe 2026ko maiatzaren 4a

Etxarri Aranatzen egindako kontzentrazioa.

Armadak ontzidian zihoazen 175 pertsona bahitu eta haietako bi Israelera eraman zituen.

Gazara giza laguntza eraman eta horrela Israelek jarritako blokeoa hautsi eta, horrekin batera, eta Israel Palestinan egiten ari den genozidioa salatzea du helburu Global Sumud Flotillak. Gazarako bidean zirela, Israelgo armada nazioarteko uretan ontzidiaren kontra egin, 175 parte hartzaile bahitu eta hainbat itsasontzi hondatu zituen apirileko azken egunetan. Bahitutakoen artean sakandar bat re bazen. Ondoren Greziako Kreta uhartean aske utzi zituzten, bi parte hartzaile izan ezik. Haiek Israelera preso eraman zituzten. 

Horren guztiaren kontra egin, genozidioa salatu eta bahituak askatzeko eskatuz, baita Euskal Herriko enpresen konplizitatea salatzeko ere, Etxarri Aranatzen eta Altsasun kontzentrazioak egin ziren ostegunean, apirilaren 30ean. Altsasun larunbatean, maiatzaren 2an, manifestazioa egin zen.