Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak Pottoka Lagun, Pottoka-Hazleen Nafarroako elkartearen Pottoka hazi Herria bizi proiektua interes sozialeko deklaratu du. Elkartearen proiektuak 2027ko lastailaren 1era arte iraunen du. Gobernuaren izendapen horrek elkarteari aukera ematen dio mezenasgoaren zerga pizgarrien onuradun izateko. Elkarteak 30 kide ditu eta horietatik lau sakandarrak dira.