Goi tentsioko linearen baimenaren kontrako errekurtsoa aurkeztu dute

Guaixe

Plataformako eta udal eta kontzejuetako ordezkariek eman dituzte azalpenak. UTZITAKOA

Udalek eta kontzejuek Nafarroako Gobernuaren irregulartasunak salatu dituzte. 

Red Electrica Españolaren Castejon-Muru Artederreta-Itsaso goi tentsioko linea baimendu du administrazioak. Autopista Elektrikorik Ez plataformako eta hainbat udal eta kontzejutako ordezkariek jakinarazi dutenez, baimen horren kontrako gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dute  Energiaren estatu-idazkariaren aurrean. Eta Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako kontseilariari administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu aurreko errekerimendua ere aurkeztu dute.