Festetan, agorrilaren 16an, pilota jaialdi batekin mustu zuten satrustegiarrek herriko frontoian egindako lanak. Ezker pareta altura berean jarri eta pilotalekuari teilatua jarri diote. Satrustegiko Kontzejuak lanetara 244.426,79 euro bideratu zituen, 80.000 euro gobernuak emandako laguntza zen, gainontzekoa kontzejuak berak jarri zuen.