Uharten Guk Gureak elkartea sortu zen 2013an. Hiru helburu ditu: memoria historikoa berreskuratzea, euskal kultura bultzatzea eta euskal nortasuna babestea. Urte hartako lastailean Euskal Astea antolatu zuen. Haren despedida gisa Euskal Festa izan zen Uharten. Elkarteak aurreratu zuen bi urtean behin antolatuko zuela ospakizuna. Eta iritsi da garaia.
Egitaraua
12:00etan Kalejira; erraldoi eta buruhandien konpartsa eta dantzariak.
13:00etan Dantzariak.
13:30ean Kantu poteoa Donostiako Kantu Jirarekin.
14:30ean Herri bazkaria.
16:00etan Popi eta Zaratrako pailazoak.
18:00etan Kontzertua: Anitaren Bilobak.
20:00etatik 23:00etara Dantzaldia Kapri taldearekin.