Ostiraleko patata tortilla txapelketan 32 parte-hartzaile izan ziren. Larunbateko parrilladan 310 herritar elkartu ziren mahaiaren bueltan. Egun horretan zortzi adindu omendu zituzten: Jose Luis Ansa, Jesus Lopez, Eusebio Gorriti, Juani Ihaben, Jose Migel Betelu, Mª Carmen Satrustegi, Magdalena Zubeldia eta Jose Fernandez. Ohikoa denez, larunbatean Zamartzera erromerian joan ziren uhartearrak. Han meza izan zen eta ondoren hamaiketakoa. Estreinakoz emakumezko bateko eraman zuen Aralarko aingeruaren irudia, Amagoia Beteluk.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!