Ustarroz “lokarriak askatu eta aixialdia” hartuko du

Guaixe 2021ko mar. 8a, 10:51
Jose Mari Ustarroz Aralar Mendi elkartearen ate parean.

Idiazabal jatorri izendapeneko lehendakaritza utzi du 17 urteren ondoren, baita Artzain Eguneko plazako ardurak ere.

Jose Mari Ustarrozek jakinarazi duenez, “nahiz eta erlojuak geratu, denborak aurrera egiten du, eta 81 urte bete ondoren, aisialdia hartzeko ordua iritsi da”. Hori dela eta, uhartearrak Idiazabal Jatorri Izendapeneko lehendakaritza utzi zuen otsailaren 23an, kontseiluko bilera orokorrean izan zen hori. Aldi berean, Ustarrozek jakinarazi du Artzain Egunean plazan egiten diren ekitaldietan ez duela gehiagotan parte hartuko. “52 urtez hutsik egin gabe aritu ondoren, utzi beharra dut”. Pandemiak bertan behera utzi zuen joan den urtean artzaintza goresteko festa, beraz, 2019koa izan zen Ustarroz egiteko horietan jendaurrean agertu zen azken aldia. Uhartearrak “eskerrik beroena” azaldu die aldamenean izan dituen guztiei, “espero dut pandemia hau gainditzen dugularik bisita egin eta pertsonalki agurtzea”.