Hizketan

"Uharte bezalako herri txiki batean halako talde bat egotea mirari hutsa da"

Maider Betelu Ganboa 2021eko apirilaren 29a

Uharte Arakilgo Aralar Mendi taldearen kasua bitxia da. Herri txikia da 3. mailako areto futbol taldea izateko. Hala ere, plantillaren gehiengo nabarmena Uharte Arakilgoa da –taldeko 15 jokalarietatik 12 uhartearrak dira–, eta 2. B mailako igoera fasea ari dira jokatzen. Mikel Hermoso de Mendoza Sainz kapitain uhartearrak igoera fasean jokatzea eurendako sekulako saria dela eta gozatzen daudela nabarmendu du