Aralarko santutegiaren mendebaldean dagoen Deierri etxea edo Lakuntzetxea guztiz zaharberritu dute. Haren beheko solairuan museoa jarri dute. Uhartearrek hura ezagutzeko aukera izan zuten larunbatean. Mustutzea igandean izan zen. Francisco Perez Gonzalez artzapezpikuak santutegiaren azpiegitura berria bedeinkatu zuen. Ondoren, bera izan zen meza nagusia gidatu zuena. Etxarri Aranazko abesbatzak elizkizunean kantatzeaz aparte, mezaren ondoren kontzertua eskaini zuen. Museoa udan zabalduko dute publikoarendako.